XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Marrazkien ezagugarria, haurren arabera, marra zut zuzena izan daiteke, edo zeharkako marra, edo lerro borobila, edo marra suge-airea; eta-ta elemento horien elkarketa bat ere.

Baliteke geometria-irudiak izatea oinarri, xuxenago ala zabarrago, eta elkargainka marratuak.

Haurrak bere haztamuari eusten dio.

Eta grafismo batzuk zehatzago berretzen baditu ere, ez da berretura horretan joera automatikorik antzeman behar.

Maila horretan dagoelarik, neskatilak ez du bere kolkorako esan: banoa orain makila bat marratzera, edo suge bat, edo etxe bat, edo nahi dena.

Ez. Bere eskua saiatzen du besterik gabe; eta saialdi horretatik heldu den marrazki mordo ugarian, ongienik betetzen dutenak erreparatzen ditu; edo, honengatik edo hargatik, arrakasta iruditzen zaizkionak.

Eta hauek besteak baino gogozago berretzen ditu.

Hauxe da, bere garbitasun oparoan, haztamuzko saiabidearen gakoa: Ongi atera den entseguak berretzeko, eta horren ongi atera ez diren entsegu-motak baztertzeko, joera dakar haurrak; ezen berezko segurtamenaren eta ekonomiaren bilaketa bait da honetan ere eragile eta gidari.

Beti ere, gero eta saialdian lortu diren frutuen arabera neurtuko ditu haurrak bere indarrak eta bere erabakiak.

Goazen orain gu haurraren marrazki-une horietatik at; (...).